XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gau iluna (Noche Oscura, S. Juan de la Cruz, Idazlan autatuak, 1993), Lino Akesolok 1991 inguruan itzulia.

- Kantu espirituala (Canto espiritual, S. Juan de la Cruz, Idazlan autatuak, 1993), Julian Barandiaranek itzulia.

- Paskual Duarte (Pascual Duarte, Camilo J. Cela), Jautarkolek 1967an itzulia.

Ikusten denez, itzulpen guztiak Hegoaldekoak dira: lehendabiziko biak joan den mendekoak, eta beste hirurak, nolabait, klasikotzat jo litezkeen itzultzaileek eginak.

Hain zuzen ere, eskola zaharreko itzulpenaren estiloaz eginak direlako aukeratu ditut, gaur egungo itzultzaileontzat zer irakatsi ugaria daukatelako, bestela esanda.

Jakina, corpus honekin ez dugu erlatiboen itzulpenaren gaia agortuko ez da hori gainera gure asmoa, baina bai aurrez aurre jarriko erdararen eta euskararen sistemak, bakoitzaren joerak argitzeko.

Izan ere, lanaren abiapuntu gisa, Pierre Lafitteren baieztapen bat hartuko dugu, alegia:

Le basque ne se prampecirc;te pas beaucoup à la traduction des phrases françaises pleines de propositions relatives. Il vaut mieux renoncer à rendre littéralement de pareils textes et se décider à les transposer selon une autre syntaxe.1 Grammaire Basque, 896 zk.

Ez gara aterako baieztapen horren lehen zatiaren alde ez kontra ere, hizkuntzaren jeinuari beste batzuek senari esango lukete baitagokio, hizkuntzak errealitate aldaezinak balira bezala.

Egia da, halere, esaldi luzeek eta erlatiboen bitartez eraikitakoek bereziki nahiko prentsa txarra izan dutela gure garbizaleen artean, eta dudarik ez dago oraindik ere aurriritzi horiek pisu eta eragin handia dutela; pentsa, esate baterako, erlatibo erromaniko deitu izan diren horiek, gure artean mende askotako bizitza eduki arren, nekez ikusten direla, itzulpen batzuetan izan ezik, eta entzun eta ez naiz kaleko hizkeraz ari ez direla ia inoiz entzuten.